Beran egitekoa den Mendi Maratoi Erdia ikusi eta kirolariak animatu bidenabarkoan, Larunera mendi irteera antolatu du Lesakako Beti Gazte elkarteak apirilaren 13an. Igandean 07:00etan abiatuko dira Plaza Zaharretik ibilgailuetan eta Maleteraino joanen dira autoz. Handik oinez iganen dira mendizaleak Larunera.
Elizondoko Gaiteroak Amaiurko plazan izanen dira igande honetan, apirilaren 13an, 12:30etik aitzinera, eta mutxikoak, jotak eta larrain dantzak dantzatzeko aukera izanen da. Euria eginez gero, frontoian izanen da dantzaldia.
Malerrekako Asteburu Solidarioarekin bat eginez, kontzertu solidarioa emanen dute Mendi Abesbatzako kideek igandean Doneztebeko elizan 18:00etan. Musika sakroa aditzeko aukera izanen da.
Nafarroako Dantza Garaikideko programaren eskutik, Zuk Performing Arts taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da apirilaren 13an, Leitzako Herri Aretoan. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta Jorge Oteizaren obran oinarrituta, dantza garaikidea eta urbanoa nahasten dituen ikuskizuna taularatuko dute.
Oihana Rodriguez Zumaiako artista gaztearen proiektu musikala da Akaleia, pop, rock eta musika elektronikoa lantzen dituena, bertzeak bertze. Asteburu honetan Elizondoko Txokoto tabernan izanen da, apirilaren 13an, 19:00etan. Kontzertuko sarrera librea izanen da.
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
Apirilaren 7tik 20ra ikusgai dago Larreko kultur gunean eta hilaren 14an, datorren astelehenean, hitzaldia emanen dute, 17:00etan