'Quousque tandem abutare' ikuskizunaz gozatzeko aukera igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 10a, 08:00

Zuk performing art konpainak eskainiko du emanaldia.

Nafarroako Dantza Garaikideko programaren eskutik, Zuk Performing Arts taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izanen da apirilaren 13an, Leitzako Herri Aretoan. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta Jorge Oteizaren obran oinarrituta, dantza garaikidea eta urbanoa nahasten dituen ikuskizuna taularatuko dute.

Jorge Oteizaren obran oinarrituta, Itsaso A. Cano dantzari eta koreografoak Oteizaren unibertsoari, euskal konstruktibismoari eta egile horren 1963ko saiakerari buruzko bidaia zizelkatu du. Jorge Oteizaren bizitza eta lana modu berezian irudikatuko dituzte, zuzeneko musikaren, ikus-entzunezkoen eta dantzaren bidez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun