Herriko artisauen lanak ikusteko eta erosteko aukera izanen da martxoaren 30ean Erratzuko plazan, 11:00etatik 14:30era. Bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, euskal pastelak, xaboiak, artile lanak, eskuz egindako osagarriak, zurezko lanak, larrugintza, garagardo artisaua, eskuz serigrafiatutako arropak... aukera zabala izanen da.
Iruñeko Saudade Musika Eskolako ikasleek eta izen bereko abesbatzak kontzertua emanen dute igandean, martxoaren 30ean, 13:00etan Elizondoko elizan. Baztango Udalarekin eta Aspaceren laguntzarekin antolatu dute hitzordua eta emanaldi irekia izanen da.
Goizuetako kultur taldeak antolatu du hitzordua martxoaren 30ean, 17:00etan udaletxeko ganbaran.
Sendaberri zirkuituaren eta Lesakako Ernatu Udaberriko Dantza Zikloaren barreneko emanaldia 18:00etan hasiko da Harriondoa kultur etxean Nafarroako Antzoki Sareak, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuarekin batera antolatutako Sendaberri zirkuituaren edizio berrian dantzak protagonismo berezia hartuko du Nafarroako lau konpainiaren eskutik. Zuk Performing Arts taldeak Quosque Tandem Abutere! aurkeztuko du martxoaren 30ean, igandean 18:00etan Lesakako Harriondoa kultur etxean, Lesakako Udalak antolatutako Ernatu Udaberriko Dantza Zikloaren barreneko bigarren emanaldia izanen da, Tantirudantza jaialdiaren ondotik eta sarrerak 6 eurotan salgai daude Lesakako Udalaren webgunean.
Martxoaren 8aren harira, Defendatzaileak: Eraldatzen duten emakumeak erakusketa antolatu du Baztango Udalak, Mugarik Gabe Nafarroa elkartearekin batera. Martxoaren 26tik apirilaren 21era bitarte ikusgai egonen da Elizondoko Osasun Zentroan eta lurraren eta giza eskubideen emakume defendatzaileen historiak ezagutzeko aukera emanen du.
40 ardogile eta 25 liburugile espero dituzte larunbatean eta igandean Inharria baserrian eta egitarau zabala izanen dute
Sunbillako Udalak, Sunbillako eskolako Guraso elkarteak, Sunbillako II. Mendi Duatloiak eta Antrotoki gazte taldeak antolatua, hainbat jarduera izanen dituzte Sunbillako Asteburu Kulturalean.
Maiatza | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | |||
5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |