Ardo eta liburu konprometituen Atxik! Azoka ospatuko dute martxoaren 29an eta 30ean Senpereko Inharria baserrian. 40 ardogile Ardogile, garagardogile, sagardogile, likoregile…) eta 25 liburugile (argitaletxe, idazle, liburu denda…) espero dituzte eta hitzaldiak, haur eta gurasoendako tailerrak eta dastaketak ere izanen dituzte.
Egitarau zabala larunbat eta iganderako
- Martxoaren 29an, larunbatean 10:00etan ateen irekitzea eginen dute.
- 11:00etan, Aritz Ibarra Agirrezabalen Aldaxka pozoituak eleberri grafikoaren aurkezpena eginen dute, euskaraz.
- 12:30etik aitzinera, Cédric Merinello, Donibane Lohizuneko Bas Basque jatetxeko chefaren, Cristelle Gautier, biologikoan lan egiten duen chef eta baratzezainaren eta Alison Arraud, Angeluko perretxiko hazlearen platerak dastatzeko aukera izanen da.
- 14:00etan, André Rosevègueren eskutik Décoloniser l’espace public. Pouquoi? Comment? gaiari buruzko mintzaldia, frantsesez.
- 15:00etan, Hariako Mirentxu Ibargaraik Hitz eta pitz tailerra proposatuko die euskaraz hasi berri diren helduei: Haurrarekin euskarazko istorioak irakurtzeko eta partekatzeko aholkuak. Zaldubi ikastolarekin elkarlanean antolatutako tailerra da.
- 16:00etan, Ekaitz Bergaretxeren Masusta erreximenta. Abertzale baten bizipenak liburuaren aurkezpena, euskaraz.
- 18:00etan, Begetala, hartzidurak… iraultzak gure azietetan solasaldia Teresa Moyarekin eta Mano Bourgeoisekin, frantsesez.
- 19:00etan azokaren itxierarekin batera, larunbateko gaualdia abiatuko da. 19:00etan Baga Bigaren kontzertua.
- 21:00etan L’écho des bananes taldearen kontzertua eta gauerdian, gaualdiaren bukaera.
- Martxoaren 30aean, igandean, 10:00etan Inharriako ateen irekitzea.
- 11:00etan Wine Calling filmaren proiekzioa, filmeko ardogileekin (frantsesez, euskarazko azpitituluekin).
- 11:00etan Anne Pagolarekin haurrentzako euskarazko irakurketa tailer bat proposatuko dute.
- 12:30etik aitzinera, Vivien Durand, Lormonteko Prince Noir jatetxe izarduneko chefaren, Cristelle Gautier, biologikoan lan egiten duen chef eta baratzezainaren eta Alison Arnaud, Angeluko perretxiko hazlearen platerak dastatzeko aukera izanen da.
- 13:00etan Kantazan abesbatza feministaren emanaldia.
- 14:00etan Anari Alberdi Santestebanen Gari eta goroldiozko liburuaren aurkezpena, euskaraz. Nora Arbelbide Lete izanen da animatzaile.
- 16:00etan Nasser Soumiren Le vin & la Palestine liburuaren aurkezpena, frantsesez.
- 19:00etan, azokaren bukaera.