'Erreka zoko hortan' film laburra ikusteko aukera igandean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025ko mar. 26a, 13:00

Ekaitz Bertiz sunbildarraren azken lana da.

Goizuetako kultur taldeak antolatu du hitzordua martxoaren 30ean, 17:00etan udaletxeko ganbaran. 

Ekaitz Bertiz sunbildarrak zuzendutako film laburra da Erreka zoko hortan. Honakoa dalanaren sinopsia: Joxepik, Iparragirre baserriko alaba zaharrenak, Frantziako mugaren bertze aldera pakete pisutsu bat garraiatu behar du gauez. Gainontzeko kontrabandistek ez bezala, berarentzat karabineroak ez dira izanen basoak gordetzen duen gauzik beldurgarriena…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun