Larunbatean egin zuten inaute seinalea kaldereroek Beran, eta asteazkenean, hilaren 26an, musika eskolako ikasleak eta irakasleak izanen dira mozorrotuko direnak. 18:00etan inauteetako kontzertua emanen dute Kultur Etxean, eta aitzinetik, 17:00ak aldean abiatuta, karrika buelta eginen dute herrian barna.
Larunbatean eremua prestatzera joanen dira eta heldu den asteazkenean, Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako ikasleak joanen dira landatzera
Sarako ihauteriak joan den asteburuan ospatu zituzten. Orain, otsailaren 22tik martxoaren 10era Sarako ikastetxeetako ikasleek eta artistek prestatutako ihauteriei buruzko erakusketa ikusgai dute Sarako lezeko harrera gelan.
INTIAk eta Cederna Garalurrek elkarlanean, bi ikastaro antolatu dituzte. Otsailaren 20an eginen dute lehenbizikoa eta 28an bigarrena, bata zein bertzea Doneztebeko Juansenea etxean. Bidasoa Elikadura proiektuaren harira antolatutako saioak dira.
Minbizia saihesteko ekimen osasungarriak programaren barrenean, ‘Utzi erretzeari’ doako tailerrak emanen ditu Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkarteak otsailean eta martxoan Berako Beralandetan.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |