Arbolaren Eguna ospatuko dute Lesakan otsailaren 22an eta 26an

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 19a, 15:00

Gardelkopagoeta ingurua prestatzen, joan den urteko Arbolaren Egunean.

Larunbatean eremua prestatzera joanen dira eta heldu den asteazkenean, Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako ikasleak joanen dira landatzera

Arbolaren Eguna antolatu du berriz ere Lesakako Beti Gazte elkarteak, Irain eskolaren, Tantirumairu ikastolaren eta udalaren laguntzarekin. Otsailaren 22an, larunbatean, Gardelkopagoetako eremua garbitzera, piketeak sartzera eta zerrakurak egitera joanen dira. Ondotik hamaiketakoa izanen dute. Otsailaren 26an, asteazken goizean, berriz, Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako ikasleak arbolak landatzera joanen dira, ikastetxeetatik txangoak eginez. 

Larunbatean nahiz asteazkenean lagundu nahi duenak, aski du 10:00etan Gardelkopagoetara agertzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun