Berako Isidoro Fagoaga musika eskolako ikasleen inauteetako kontzertua asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2025eko otsailaren 24a

Musika eskolako helduen abesbatzakoak iazko inauteetako kontzertuan kantari.

Larunbatean egin zuten inaute seinalea kaldereroek Beran, eta asteazkenean, hilaren 26an,  musika eskolako ikasleak eta irakasleak izanen dira mozorrotuko direnak. 18:00etan inauteetako kontzertua emanen dute Kultur Etxean, eta aitzinetik, 17:00ak aldean abiatuta, karrika buelta eginen dute herrian barna.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun