65 urtetik gorakoek parte hartzen ahal izanen dute eta bihar 10:00etan jubilatuen egoitzan egin dute hitzordua. Handik aterako dira eta elkarrekin pare bat orduko itzulia eginen dute. Bukaeran «sorpresa» izanen dela iragarri dute.
Familien historiari, genealogiari eta heraldikari buruzko solasaldia izanen da Beran ortzirale honetan, hilaren 21ean. Gai horietan aditua den Andoni Esparza Leibar ariko da azalpenak ematen. Solasaldia euskaraz izanen da, 18:30ean, Beralandetan.
Igantziko inauteak ospatuko dituzte asteburu honetan. Harat-honatean ibiliko dira mozorroak ortziralean eta larunbatean eta Ortzegun Gizena ere egun handia izaten da.
INTIAk eta Cederna Garalurrek elkarlanean, bi ikastaro antolatu dituzte. Otsailaren 20an eginen dute lehenbizikoa eta 28an bigarrena, bata zein bertzea Doneztebeko Juansenea etxean. Bidasoa Elikadura proiektuaren harira antolatutako saioak dira.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |