Ibilbide osasuntsua egiteko beste hitzordu bat antolatu dute Goizuetako adinekoek

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 20a, 14:30

65 urtetik gorakoek parte hartzen ahal izanen dute eta bihar 10:00etan jubilatuen egoitzan egin dute hitzordua. Handik aterako dira eta elkarrekin pare bat orduko itzulia eginen dute. Bukaeran «sorpresa» izanen dela iragarri dute.

2024ko urrian jarri zituzten martxan Ibilbide Osasuntsuak ekimena Goizueta 65+ taldeko kideek. Urtarrilaren 24an eginen dute 2025eko lehenbiziko ibilaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun