Sei eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendutako Mintzoan Kux-Kux irakurketa kluba sortuko zuten iaz Lesakako liburutegian, Galtzagorri haur eta gazte literatura elkartearen eskutik, Lesakako hezkuntza komunitatearen ekimenari esker, Lesakako Udalaren babesarekin. Aurtengo lehen hitzordua otsailaren 14an, ortziralean, 17:30etik 18:30era izanen dute. Haurrak heldu batekin joatea eskatu dute.
Emanaldiaren ondotik Aldudeko eta Baztango pilotarien arteko lehiaz mintzatuko dira Tiburtzio Arraztoa eta Mikel Erramouspe
Ortziralean 19:00etan hasita udal pleno aretoan, Sarek antolatua
Swing musika eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna Larrekon emanen dute ortziralean 20:30ean
Bihar, otsailak 14, Ohil hardcore punkrock talde euskalduna eta Madrilgo Terrible Idea Company folk rock taldeak izanen dira oholtzaren gainean, 22:00etatik aitzinera. Igandean, berriz, Edu Errea country rock eta power pop euskal artistak joko du 13:00etan. Kontzertu guziek sarrera librea izanen dute.