Swing Cocottes taldearen emanaldia izanen dute otsailaren 14an Senperen

Swing Cocottes hirukoteak musika eta umorea uztartzen ditu bere ikuskizunean.

Swing musika eta umorea uztartzen dituen ikuskizuna Larrekon emanen dute ortziralean 20:30ean

Swing Cocottes hirukoteak swing bideetara, arintasunez, musikaz eta barrez betetako bidaia batera eramanen du otsailaren 14an, ortziralean 20:30ean, Senpereko Larreko kultur gunera hurbiltzen den ikuslegoa. 1940. hamarkadatik gaur arterainoko bidea eginen dute, emakumea ohoratuz, La popotte des swing cocottes ikuskizunean.

Erreserbak Euskal Herriko Turismo bulegoetan, www.en-pays-basque.fr edo lekuan bertan. Prezioa 12 eurokoa da, murriztua 9 euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun