Mintzoan Kux-Kux irakurketa klubaren urteko lehen hitzordua finkatu dute otsailaren 14rako, Lesakako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 12a, 15:00

Irakurzaletasuna sustatzea helburu, Mintzoan Kux-Kux irakurketa klubak urteko lehen hitzordua izanen du ortziralean, Lesakako liburutegian.

Sei eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzendutako Mintzoan Kux-Kux irakurketa kluba sortuko zuten iaz Lesakako liburutegian, Galtzagorri haur eta gazte literatura elkartearen eskutik, Lesakako hezkuntza komunitatearen ekimenari esker, Lesakako Udalaren babesarekin. Aurtengo lehen hitzordua otsailaren 14an, ortziralean, 17:30etik 18:30era izanen dute. Haurrak heldu batekin joatea eskatu dute.

Ortziralekoaren ondotik, martxoaren 21ean eta maiatzaren 16an eginen dituzte hurrengo topaketak, ordutegi berean. Irakurzaletasuna sustatzea, kalitatezko euskal bibliografia ezagutaraztea, Guraso/hezitzaile eta haurraren arteko irakurketa giroa sortzea, guraso/hezitzaileak ozenki irakurtzen trebatzea eta haurrek giro lasai batean gozatu dezaten lortzea dituzte helburu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun