Lesakako Beti Gazte elkarteak Aizkolegira mendi irteera antolatu du otsailaren 9rako. Igandean 07:30ean geldituko dira Lesakako Plaza Zaharrean, kotxean Etxalarrera hurbiltzeko eta handik oinez igoko dira Aizkolegira.
Bailableak dantzatzeko aukera izanen dute arizkundarrek igande honetan, otsailaren 9an, herriko plazan. 12:30ean izanen da hitzordua eta mutxikoak, jotak eta larrain dantzak joko dituzte, bertzeak bertze, Elizondoko Gaiteroek. Euria eginez gero, frontoira mugituko dute dantzaldia.
Goldatz talde feministak eta Espidobaita elkarteak antolatuta, 'Emakumeak historia liburuetatik at' merienda-tertulia eginen dute otsailaren 9an. Hitzordua 17:00etan paratu dute, Espidobaitan.
Dejabu konpainiak Itzulera antzezlana taularatuko du Leitzako Herri Aretoan otsailaren 9an, 19:00etan.
Maje Martinez poeta iruindarrak 'Piedras' bere azken poesia liburua aurkeztuko du, musikaz lagundua, Elizondoko Txokoto tabernan. Otsailaren 9an, igandea, 19:30ean izanen da hitzordua eta sarrera debalde izanen da.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |