Zuzenean sortutako film baten moduan eszenaratzen den antzezlana da, komediazko abentura bat eta konpainia bateko hiru kidek Mexikora egindako bidaia kontatzen du. Ainara Gurrutxaga, Miren Alcaláz, Urko Redondo eta David Aguilar igoko dira oholtzara.
Sarrerak kulturaleitza.eus-en eskura daitezke zazpi eurotan edo saioa hasi baino ordu erdi lehenago leihatilan, zortzi eurotan.