Aizkolegira mendi ateraldia antolatu du Lesakako Beti Gaztek iganderako

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 6a, 19:00

Beti Gazteko mendizaleak Aizkolegira joanen dira igandean.

Lesakako Beti Gazte elkarteak Aizkolegira mendi irteera antolatu du otsailaren 9rako. Igandean 07:30ean geldituko dira Lesakako Plaza Zaharrean, kotxean Etxalarrera hurbiltzeko eta handik oinez igoko dira Aizkolegira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun