'Emakumeak historia liburuetatik at' tertulia eginen dute otsailaren 9an Beran

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 31a, 17:00

Goldatz talde feministak eta Espidobaita elkarteak antolatuta, 'Emakumeak historia liburuetatik at' merienda-tertulia eginen dute otsailaren 9an. Hitzordua 17:00etan paratu dute, Espidobaitan.

Antolatzaileen arabera, hitzaldiaren helburua «ahaztutakoak oroitzea eta emakumeak subjektu aktibo gisa duen eta izan duen papera nabarmentzea da. Historiak beti nabarmendu baitu gizonezkoen figura arlo guztietan, eta emakumea izan baita ikusezin nagusia».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun