Elizondoko Gaiteroak Arizkunen izanen dira igande eguerdian

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 7a, 13:30

Bailableak dantzatzeko aukera izanen dute arizkundarrek igande honetan, otsailaren 9an, herriko plazan. 12:30ean izanen da hitzordua eta mutxikoak, jotak eta larrain dantzak joko dituzte, bertzeak bertze, Elizondoko Gaiteroek. Euria eginez gero, frontoira mugituko dute dantzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun