Larunbatean 10:00etan dute hitzordua Pello Apezetxea Kulturgunean
Igantziko Baratzondo elkarteko kideek otsailaren 1ean urteko batzar orokorra izanen dute, junta berritu eta zenbait gai aztertzeko. Larunbat goizeko meza ondotik eginen dute bilera. Bertze aldetik, otsaileko larunbatetan Arkupeak elkarteko mus eta partxis txapelketa jokatuko dute. Otsailaren 8an jokatuko dute mus txapelketa eta 15ean partxisekoa. Inauterietako bazkaria ere antolatzen ari dira otsailaren 22rako.
Arantzako Udalak gonbidatuta, Ekain Ibarguren pailazo ezaguna Arantza izanen da larunbat honetan, otsailaren 1ean. Gure Zirkuko artistak Arlote bat ikuskizuna estreinatuko du eskolako gimnasioan, 17:30ean.
Larunbatean eta igandean, otsailaren 1ean eta 2an, duela hilabete gutxi batzuk estreinatutako bi pelikula ikusteko aukera izanen dute Leitzako Herri Aretoko ikusleek: ¿Es el enemigo? La película de Gila eta El 47.