Baratzondo elkarteko batzar orokorra otsailaren 1ean eginen dute Igantzin

Ttipi-Ttapa 2025ko urt. 30a, 10:00

Agenda bete betea dute Baratzondo elkarteko kideek. Larunbatean batzar orokorra izanen dute.

Igantziko Baratzondo elkarteko kideek otsailaren 1ean urteko batzar orokorra izanen dute, junta berritu eta zenbait gai aztertzeko. Larunbat goizeko meza ondotik eginen dute bilera. Bertze aldetik, otsaileko larunbatetan Arkupeak elkarteko mus eta partxis txapelketa jokatuko dute. Otsailaren 8an jokatuko dute mus txapelketa eta 15ean partxisekoa. Inauterietako bazkaria ere antolatzen ari dira otsailaren 22rako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun