¿Es el enemigo? La película de Gila Alexis Morante zuzendariaren lana da. Sinopsiak dioenez, «1936ko Madrilen, Miguel Gila izeneko gazte bat lasai eta zoriontsu bizi da bere aitona-amonekin ganbara apal batean. Baina Gerra Zibilaren eztandak borrokara joatera behartu zuen Miguel, bere lagun Pedrorekin batera. Han, Gila miserietatik, batailetatik, fusilamendutik eta kartzelatik bizirik ateratzen saiatuko da, bere umoreari esker». Bi egunetan 17:00etan emanen dute. Sarrerak aurretik lau eurotan eros daitezke kulturaleitza.eus atarian eta egunean bertan, leihatilan, bost eurotan, saioa hasi baino ordu erdi lehenago.
El 47 pelikula, berriz, Marcel Barrena zuzendariaren lana da, benetako gertaeretan oinarritutako drama zinematografikoa. Filmak disidentzia baketsuko ekintza baten historia kontatzen du, baita 1978an Bartzelona eraldatu eta aldirietako irudia betiko aldatu zuen oinarrizko auzo mugimendua ere. Bi egunetan 19:30ean emanen dute pelikula. Sarrerak aurretik bost eurotan eros daitezke kulturaleitza.eus atarian eta egunean bertan, leihatilan, sei eurotan, saioa hasi baino ordu erdi lehenago.