Ortziralean, azaroaren 29an, mintzodromoa eginen dute Beran Beralandetan. Euskara eta euskaraz konpartitzeko gunea izatea nahi dute eta 16:30etik 18:30era elkartuko dira Beralandetan. Antolaketa lanetarako aitzinetik izena ematea eskatu dute antolatzaileek solasalguna@topagunea.eus helbidean edo 610 92 06 73 zenbakian.
2020an hasitako bideari segituz, aurten ere 'Uscaldunac garen ezquero' ekimenaren barrenean ekitaldi bat antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak. Aurtengoa hitzaldi marraztua izanen da, eta Beralandetan eginen dute, azaroaren 29an, 19:00etan, Mikel Lakasta hizlariaren eta Iñaki Martiarena 'Mattin' marrazkilariaren eskutik.
Iduzki Lore konpainiaren eskutik, Ihesi euskarazko antzerkia ikusteko parada eskainiko dute Senpereko Larreko antzokian, Herriko Etxeak antolaturik, azaroaren 29an, ortziralean 20:00etan. Irri ederren egiteko aukera izanen da. Erreserba sarreran bertan (18 euro sarrera ohikoa, 13 euro sarrera murriztua).
Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean eginen du aurkezpena eta zenbait solasaldi ere izanen dira egunotan Patxi Araujo artistak Iruñeko Topaketak 2024rako sortu duen La distribución del caos arte instalazioa egonen da ikusgai azaroaren 27tik urtarrilaren 31ra Lesakako liburutegian. Azaroaren 27an, asteazkenean 18:30ean, egitekoa du aurkezpena eta solasaldia.
Familian euskaraz jolastu eta gozatzeko aukera izanen dute ortzegun eta ortzirale arratsaldean Harriondoa kultur etxeko komentuan Bortzirietako Euskara Mankomunitatean Euskaraz Jolasean erakusketa antolatu du azaroaren 28 eta 29rako. Lesakako Harriondoa kultur etxean (komentuan) egonen da ikusgai, bi egunetan, ortzegunean eta ortziralean 16:30etik 19:00etara. Familia giroan joan daiteke erakusketara, guraso nahiz haurrak joaten ahal dira, eta bertan erakusgai egonen diren jolas eta jostailuak ikusi nahiz probatu ahalko dira.
Herriko gazteek antolatuta ostiral ilunabarrean eta larunbat arratsaldean eskualdeko hainbat taldek beraien lana plazaratzeko aukera izanen dute Piz&Lohi musika jaialdiaren bosgarren edizioa antolatu dute Zubietako gazteek azaroko hondarreko astebururako. Beti bezala, eskualdeko musikari eta taldeei beraien lana plazaratzeko aukera emanen die jaialdiak. Denera, hamar bat talde eta DJ espero dituzte ostiralean eta larunbatean.