'Ihesi' antzerkia ikusgai izanen dute azaroaren 29an Senperen

Ttipi-Ttapa 2024ko aza. 27a, 16:00

Zahar etxetik eta familiatik ihesi, bide bazterrean topo egiten duten bi emazteren istorioa da 'Ihesi'.

Iduzki Lore konpainiaren eskutik, Ihesi euskarazko antzerkia ikusteko parada eskainiko dute Senpereko Larreko antzokian, Herriko Etxeak antolaturik, azaroaren 29an, ortziralean 20:00etan. Irri ederren egiteko aukera izanen da. Erreserba sarreran bertan (18 euro sarrera ohikoa, 13 euro sarrera murriztua).

Bi emazte bide bazterrean. Alde batetik Sabina, zahar etxetik ihesi, inposatua zaion bizia errefusean. Bertze aldetik Marga, familiatik ihesi bizi itogarri hori errefusatuz. Elkartuz elgarrekin ihes eginez, bertze gero batean amets eginen dute jakin gabe zein heinetan gauzatuko diren haien ametsak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun