Aurten ere olentzero eta jaiotza lehiaketak antolatu ditu Lesakako udalak abenduaren 24an. Igande eguerdian izanen dute hitzordua Lesakako Plazan. Parte hartu nahi duten taldeek gaur eta bihar, abenduaren 21a eta 22a izanen dute izena emateko hondarreko egunak. 09:00etatik 14:00etara Lesakako udaletxeko bulegoetan eta 14:00etatik 20:00etara liburutegian.
Ekhi Huarte artistaren margolanak ikusteko aukera izanen dute abenduan Leitzako Herri Aretora joaten direnek. Lehen pintura garaia obra jarri dute ikusgai eta abenduaren 28an bisita gidatua eskainiko du artistak berak 19:00etatik aurrera.
2024ko inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako Udalak. Urtarrilaren 12an, 13:00etan bukatuko da aurkezteko epea. Irabazleak 250 euroko saria hartuko du.
Abenduaren 12an, astearte arratsaldean hitzaldia eta tailerra emanen du Clint Jean Louis Osasunbideko medikuak liburutegian