Urriaren 5ean Leire Milikua Larramendiren bisita izanen dute Leitzako liburutegian. Lur gainean, itzal azpian liburua aurkeztu eta mahai-ingurua eskainiko du 18:00etatik aurrera. Bere lanaren bidez emakume nekazarien errealitate pertsonal, sozial, politiko eta ekonomikora hurbiltzeko aukera izanen dute liburutegira joaten direnek.
Urriaren 31 arte aurkez daitezke eta lehen saria 400 eurokoa izanen da
Erratzun bizi den Diana Iniesta Benedicto margolariaren Just light (Argia soikik) olio margoen erakusketa zabalik dago Bertizko Jaurerriko Natur Parkean eta urrian bisita daiteke, parkearen ordutegian.
Irailaren 20tik abenduaren 20ra emanen dute, asteazken arratsaldetan Eskola ttikin eta hilaren 16ra arte eman daiteke izena