'Lur gainean, itzal azpian' liburua hizketagai izanen dute ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2023ko urriaren 4a

Leire Milikua liburuaren idazleak parte hartuko du mahai-inguruan. Argazkia: Anboto.

Urriaren 5ean Leire Milikua Larramendiren bisita izanen dute Leitzako liburutegian. Lur gainean, itzal azpian liburua aurkeztu eta mahai-ingurua eskainiko du 18:00etatik aurrera. Bere lanaren bidez emakume nekazarien errealitate pertsonal, sozial, politiko eta ekonomikora hurbiltzeko aukera izanen dute liburutegira joaten direnek.

Urriaren 15ean ospatuko den Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunari lotuta antolatu dute saioa. Berdintasun eta Kultura zerbitzuarekin elkarlanean antolatu du ekimena Leitzako liburutegiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun