Astelehena, ekainak 12

18:00

Isidoro Fagoaga Musika Eskolako udako kontzertua

Berako Herriko Etxeko plaza, Bortziriak Bera | Kontzertuak

Ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera izanen dute astelehenean Berako Musika Eskolako ikasleek. Udako kontzertua emanen dute 18:00etan Herriko Etxeko plazan.

Isidoro Fagoaga Musika Eskolako udako kontzertua Berako Herriko Etxeko plaza

Ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera izanen dute astelehenean Berako Musika Eskolako ikasleek. Udako kontzertua emanen dute 18:00etan Herriko Etxeko plazan.

19:00

Aralar Musika Eskolako ikasleen kontzertua Leitzan

Leitzaldea Leitza | Kontzertuak

Ikasturte bukaera hurbiltzen ari da, eta ohi bezala, azken hilabeteotako lana jendaurrean erakusten hasiak dira musika eskoletako ikasleak. Aralar Musika Eskolakoek, adibidez, gaur Leitzan kontzertua emanen dute. 19:00etan egin dute hitzordua, eguraldi ona baldin bada plazan, eta txarra baldin bada eskolako estalpean.

12:00
13:30

Edoskitze tailerrak Lesakan

Koskontako Bideko Lesakako Udalaren aretoan, Bortziriak Lesaka | Tailerrak

Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.

Edoskitze tailerrak Lesakan Koskontako Bideko Lesakako Udalaren aretoan

Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, edoskitzearen inguruko bortz tailer eginen dituzte martxotik ekainera bitarte. Silvia Martinez Duque Lesakako Osasun Zentroko pediatriako erizainak eta Marilen Telletxea Bertiz erizain komunitarioak eta emaginak zuzenduko dituzte saioak.

16:00
13:00

Sendabelar ikastaroa Laura Gurbindoren eskutik

Larraburua Elkartea, Etxalar | Ikastaroak

Laura Gurbindoren eskutik, sendabelar ikastaroa izanen dute Etxalarko Larraburuan, Etxalarko udalak lagunduta. Bi mailako ikastaroak eskainiko dira (biak 32 ordukoak).

Sendabelar ikastaroa Laura Gurbindoren eskutik Larraburua Elkartea