Udako kontzertua emanen dute astelehenean Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 9a, 18:30

Ikasturtean ikasitakoa erakusteko aukera izanen dute astelehenean Berako Musika Eskolako ikasleek. Udako kontzertua emanen dute 18:00etan Herriko Etxeko plazan.

Astelehenekoa ez da izanen musika eskolako ikasleen ikasturte honetako azken emanaldia. Ekainaren 21ean, asteazkena, ikasle helduen emanaldia izanen da 19:00etan. Kasu honetan kontzertua Musika Eskolako areto handian izanen da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun