Azken urteetan Sunbillako inauterietako igandean egin ohi duenez, Lesakako Beti Gazte elkarteak aurten ere Mendaurrera mendi irteera antolatu du urtarrilaren 29an. Igandean 7:30ean geldituko dira Lesakako Plaza Zaharrean, kotxean Sunbillara hurbiltzeko. Sunbillatik Mendaurrera igo eta eguerdi aldera berriz herrira jautsiko dira, karrozen desfilea ikusteko.
Berako Agerra Mendi Taldeak Baztango Alkaxurira antolatua zuen irteera igande honetarako. Mendi Taldeak azaldu duenez, ordea, mendi tontorrean elurra dago, eta egun hauetako tenperaturek ez dute elur hori urtuko. Hori dela eta, parte hartzaileen segurtasuna bermatze aldera Alkaxurira ez joatea erabaki dute.
Bigarrenez Azkena ziklo-kros txapelketa eginen dute igandean Beran. Urtarrilaren 22an egitekoa zuten, baina, eguraldi txarra dela eta ezin izan zuten zirkuitua prestatu, eta astebete atzeratzeko erabakia hartu zuten proba antolatzen duten Iruña Elkarteak, Berako Udalak, Gure Txokoa Elkarteak eta CXM Ekitaldiak enpresak.
Labiaga ikastolaren areto nagusian izanen dira urtarrilaren 14tik martxoaren 19ra. Bere erakusketa aprobetxatuz, Iker Valleren margolanekin osatutako 2023ko egutegia ere argitaratu du Labiaga Ikastolak.