Azkena ziklo-kros txapelketa jokatuko dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 26a, 17:00
Iaz 64 txirrindularik hartu zuten parte proban.

Bigarrenez Azkena ziklo-kros txapelketa eginen dute igandean Beran. Urtarrilaren 22an egitekoa zuten, baina, eguraldi txarra dela eta ezin izan zuten zirkuitua prestatu, eta astebete atzeratzeko erabakia hartu zuten proba antolatzen duten Iruña Elkarteak, Berako Udalak, Gure Txokoa Elkarteak eta CXM Ekitaldiak enpresak. 

Bidasoa karrikan, Agerrako futbol zelai ondoan prestatu dute lasterketako eremua. 09:45ean hasiko da txapelketa eta zazpi mailatan banatuta ariko dira. Lehenik hasierako open mailako txirrindulariak ariko dira, 10:45ean master kategoriakoak, 11:30ean kadeteak, 12:15ean gazteen eta emakumezkoen irekia eta 13:10ean elite eta 23 urtez beheitiko kategoriakoak.

Probak hainbat trafiko eragozpen eragingo ditu errepidean 09:00etatik 14:30ak arte.  NA-8304 errepidea itxita mantenduko dute Agerrako biribilgunetik Euskaldunako bidegurutzera. Agerrako ibilgailuak Alkaiagatik buelta emanez hurbildu ahal izanen dute herrira, eta alderantziz, 

Bortziriak eta Ibaialde auzoetara sarbide txandakatua mantenduko da, eta errepide ondoko etxebizitzetara ere bai. Oinezko eta bizikletentzako pasabidea mantenduko da probak dirauen bitartean 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun