Hasteko, uztailarem 1etik abuztuaren 30era Mikel Belaskoainen ‘Lilura-Olerki magikoak’ erakusketa ikusgai izanen da Bertizko natur parkeko hainbat gunetan
Kultur 2022 programaren barrenean uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izanen da natur parkeko hainbat gunetan
Igandean Elegante Eguna izanen dute eta asteleheneko Santiago eguneko zikiro-jatearekin eta afariarekin akituko dira
Bi urteko geldialdiaren ondoren, haur, gazte nahiz helduentzako egitaraua prestatu dute festetan. Lau eguneko festak dituzte aurretik aranoarrek, eta bi urtez ospatu ezinik gelditu ondoren, seguru festarako gogoz eta ilusioz egonen direla herritarrak. Uztailaren 22an, ostirala, hasi eta egun handian, uztailaren 25ean, borobilduko dituzte aurtengoak. Azken urteotan hutsik egin ez duten ekitaldiekin batera, berriak ere tartekatu dituzte egitarauan. Larunbat eguerdian botako dute festei ofizialki hasiera emanen dien txupinazoa, baina bezperan, 38. mus txapelketa jokatuko dute.