Uda giroa

Uztailaren 22tik 25era ekitaldiz betetako festak prestatu dituzte Aranon

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 21a, 08:00

Larunbat eguerdiko txupinazoaren ondotik, azokaren hamazazpigarren edizioa eta ohiko patata tortilla lehiaketa izanen dute Aranon.

Bi urteko geldialdiaren ondoren, haur, gazte nahiz helduentzako egitaraua prestatu dute festetan. Lau eguneko festak dituzte aurretik aranoarrek, eta bi urtez ospatu ezinik gelditu ondoren, seguru festarako gogoz eta ilusioz egonen direla herritarrak. Uztailaren 22an, ostirala, hasi eta egun handian, uztailaren 25ean, borobilduko  dituzte aurtengoak. Azken urteotan hutsik egin ez duten ekitaldiekin batera, berriak ere tartekatu dituzte egitarauan. Larunbat eguerdian botako dute festei ofizialki hasiera emanen dien txupinazoa, baina bezperan, 38. mus txapelketa jokatuko dute.

Uztailak 22, ostirala

22:00etan mus txapelketaren 38. edizioa San Roke elkartean.

Uztailak 23, larunbata

12:00etan txupinazoa udaletxeko balkoitik. Ondoren 17. azoka eta ohiko patata tortilla lehiaketa. 17:00etan Gorritiren ikuskizuna. 19:30ean Valentina Dontsova piano jotzailearen kontzertua elizan. 21:00etan herri afaria. Ondoren Izer eta Alabier trikitilari eta pandero-jotzailearekin erromeria.

Uztailak 24, igandea

11:00etan Umore Ona taldeko dantzarien erakustaldia. 12:00etan haurren pilota partidak. 17:00etan apar festa. 18:00etan txokolate jatea. 18:30ean Bitartean Folk taldearekin erromeria gidatua.

Uztailak 25, astelehena

Santio Eguna

11:00etan meza. Ondoren jubilatuentzako hamaiketakoa Kontsejun. 12:30ean kadete mailako gazteen arteko pilota partida: Xuban Iturbe eta Mikel Leonet, Oihan Legarreta eta Egoitz Elizegiren aurka. Ondoren Arano eta Goizuetaren arteko pilota partida: Egoitz Olaizola eta Markel Lizeaga (Arano), Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxearen (Goizueta) aurka. 17:00etan herri kirol erakustaldia. 19:30ean bertso saioa: Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi, Jone Uria eta Sustrai Colina bertsotan eta Maider Ansa gai-jartzaile.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun