Elgorriagako bestak ortziraleko txupinazoarekin eta kontzertuekin abiatuko dira

Ttipi-Ttapa 2022ko uzt. 20a, 10:00
Asteleheneko egun handian txistulariak ibiliko dira.

Igandean Elegante Eguna izanen dute eta asteleheneko Santiago eguneko zikiro-jatearekin eta afariarekin akituko dira

Uztailaren 22an, ortzirale arratsean botako duten txupinazoarekin abiatuko dira Elgorriagako Santiago bestak. Aitzinetik haur jolasak eta merienda izanen dituzte eta ondotik kontzertuak. Ondotik, lau egunez egitarau zabala prestatu dute. Igandean Elegante Eguna ospatuko dute eta aurten, Santiago eguna izanen da bestetako azkenekoa.

Uztailaren 22a, ortziralea

17:00etan haur jolasak, ondotik merienda. 20:00etan txupinazoa eta ezkila jotzea. 21:00etan afaria Herriko Ostatuan, zopak. 23:00etan hasita, BIP, Sofokaos eta Patxuko Nice taldeen kontzertuak. Ondotik, Üzkülüz DJa.

Uztailaren 23a, larunbata

14:00etan paella jate herrikoia. Bazkaldu ondotik, Elutxa txarangarekin arratsalde pasa. 16:00etan ur arranpala. 23:00etan Eztitan musika taldea.

Ttikienek ere izanen dute ongi pasatzeko aukera.

Uztailaren 24a, igandea

Elegante Eguna

10:00etan artisau azoka plazoletan. 10:30etik 13:30era haurrentzako puzgarriak plazan. 14:00etan marianito elegantea Herriko Ostatuan. 17:00etan mus txapelketa. 18:00etan Txan Magoaren emanaldia. 20:00etan tortilla eta postre dastaketa (bakoitzak bere etxetik eramandakoa). 21:00etan La Jodedera taldearen kontzertua.

Uztailaren 25a, astelehena
Santiago Eguna

Goizean txistulariak herrian zehar. 12:00etan meza. 13:00etan toka. 14:00etan zikiroa eta ondotik musika Beñatekin. 21:00etan afaria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun