Bestak 2025

Zugarramurdiko bestak abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2025eko abuztuaren 13a

Ortzegun arratsaldean eta igande arratsean eginen dituzte aurten jokoak.

Halere, heldu den asteazken arratsaldean, abuztuaren 20an ere gelditu dira Akelarrenean platerak garbitzeko eta ondotik zintzur bustitzea egiteko.

 

Zugarramurdiko bestak ere abuztuaren 14tik 18ra ospatuko dituzte. Ortzegun goizean botako dute besta hasierako suziria eta eskea eginen dute gazteek, musikaz alaiturik. Hondar egunean, berriz, zikiro jateaz gain, Hamarru elektrotxaranga eta Kilimak taldea ere izanen dute. Tartean, hainbat ekitaldi eder, bestaz gozatzeko.

Abuztuak 14, ortzeguna

10:00etan besta hasierako suziria eta eskea, musikaz alaiturik. 16:00etan haurren pilota partida. 18:00etan joko besta plazan. 19:30ean Matraka elektrotxaranga. 22:00etan piperrada jatea plazan. 23:00etatik aitzina Luhartz erromeria. 02:00etatik 05:00etara DJ Juan Angel eta Ane Fagoaga.

 

Abuztuak 15, ortziralea

12:30ean meza. Ondotik Uztaritzeko Izartxo dantza taldea plazan eta aperitifa. 17:00etan boteluze partida frontoian. 18:00etan herri kirolak. 20:00etatik 22:30era Kiki Bordatxo plazan. Ondotik DJ Xorta.

Abuztuak 16, larunbata

12:00etan II. ardi mozte txapelketa plazan. 16:00etatik 19:00etara haurrendako jokoak eta puzgarriak frontoian.17:00etan bertso poteoa Maialen Lujanbio eta Onintza Enbeitarekin, Sarangak alaituta. 20:00etatik aitzina Joselu Anaiak. Ondotik DJ Fifi eta Fefa.

Abuztuak 17, igandea

09:00etan plater tiroketa Alkurruntzen. 10:00etan piperrada eta zikiroko haragia prestatzea Akelarrenean. 12:00etan adinekoendako meza. 12:00etan Pontx pailazoa plazan. 14:00etan adinekoen bazkaria Azketan eta bazkari herrikoia plazan. 16:00etan mus txapelketa. 19:30ean mariatxiak plazan. Ondotik jokoak txosnan.

Abuztuak 18, astelehena

08:00etan zikiro prestatzea lezean. 12:00etan Kuxkuxtu eta Joselontxos txarangek eta gaiteroek animaturik, aperitifa. 14:30ean zikiro jatea lezean txarangekin. 19:00etan larrain dantza eta mutxikoak plazan. 20:30ean Hamarru elektrotxaranga. 23:00etan Kilimak taldea. 00:30etik 03:30era DJ Infernu. Besta finitzeko Gaixoa ni.

Abuztuak 20, asteazkena

16:00etan plater garbitzea Akelarrenean. Ondotik zintzur bustitzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun