Inauteak 2025

Zugarramurdiko ihauteetan gazteak baserrietan ibiliko dira eta haurrak herrian

Ttipi-Ttapa 2025ko ots. 27a, 10:00

Zugarramurdiko haurrak elizako atean ihauteetako astelehenean.

Larunbatean ibiltzen dira gazteak baserriz baserri Arleun elkartean gosaldu ondotik eta haurrak igandean eta astelehenean ere ibiltzen dira

Ez dira preziski beraien egitarau zehatzarengatik ezagunak Zugarramurdiko ihauteak. Ospakizunak nahiko libre egiten dira egun “ofizialetan”, baina gazteak larunbatean baserrietatik ibiliko dira. Atera aitzinetik, Arleun elkartean gosalduko dute, eta gero, egun osoan, han barna ibiliko dira.

Lehen, haurrak herrian ibiltzen ziren igandean bakarrik, baina azkeneko urte pare hauetan igandean eta astelehenean ere ibiltzen dira. Haur, gazte nahiz heldu, ongi pasatzeko egunak datoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun