Thierry Truffaut antropologoak ihauteriei buruzko konferentzia emanen du Sarako lezeetan

Ttipi-Ttapa 2023ko ots. 23a, 20:00
Thierry Truffaut antropologo adituak emanen du konferentzia igande arratsaldean Sarako lezeetan.

Igandean 16:00etan hasita eta igandera bitarte ikus daiteke oraindik erakusketa

Sarako ihauteriak joan den asteburuan ospatu zituzten, baina halere, ihauteriekin lotutako ekitaldiekin segitzen dute. Otsailaren 26an, igandean 16:00etan, Thierry Truffaut antropologoak ihauteriei buruzko konferentzia emanen du Sarako lezeetan, dohainik. Sarako elkarte, ikastetxe eta artisten Ihauteri erakusketa ere igandera bitarte ikusgai da Sarako lezeetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun