Joan den asteburuan ihauteriak izan genituen Saran. Larunbatean gazteria auzoetan etxe etxe ibili zen, eta arratsean Pleka trinketean gaupasa izan zen. Igandean haurrek eta helduek, denak mozorrotuak, ederki gozatu zuten plazan musikarien soinu ederrekin eta ondotik Zanpantzar erre zuten alegrian. Jende aunitz bildu zen plazan, ongi betea, eta denbora ere ederra zen, eguzkitsu. Ondotik 200 bat lagun elkartu eta denak Lur Berri gelarat joan ziren bazkaltzerat. Aurtengo inauteriak ere pasatu dira beti bezala umore onean.