EuskarAbentura

[ARGAZKIAK] Azken egunotan eskualdean ibili dira Euskarabenturako kideak

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 22a

Euskara mingainean, Euskal Herria alderik alde zeharkatzen ari dira hilabete honetan Euskarabenturako kideak. Azken egunotan eskualdean barna ibili dira Euskal Herriko eta diasporako 130 gazte euskaldunak eta ordukoak dira argazkiak. 

Joan den larunbatean, uztailaren 18an, Oiartzunen barna Lesakara ailegatu ziren. Asteburua Lesakan pasatu zuten eta astelehenean, uztailaren 20an, Urdazubiko bidea hartu zuten. Atzo, Urdazubitik Baiona aldera joan ziren. 

130 gazte horien artean hiru dira eskualdekoak: Unai Iturralde Elizalde berroetarra, Laia Madariaga Iturria senpertarra eta Unai Irigoyen Sanz doneztebarra

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun