Txibiteren ustez, «Belateko eta Almandozko tunelak bikoiztuta errepide sarea seguruagoa izanen da, herrialdeko komunikazio bideak hobetuko dira, despopulazioaren aurkako borroka babesteko balioko du eta tokiko garapen ekonomikoari lagunduko dio».
Nafarroako Gobernuak 2019ko urrian erabaki zuen bi tunelak bikoiztea, alde batetik, «segurtasuna hobetzeko» eta bertzetik, «Europako araudiak eskatzen dituen guttieneko segurtasun neurriak betetzeko». Geroztik «lehenbizi, trazaduraren proiektua idazten, eta gero proiektu konstruktiboarekin» aritu direla adierazi du gobernuak. Berriki, gainera, bi tunelak bikoizteko proiektuak ingurumen-inpaktuaren aldeko txostena lortu du.
Belateko tunela bikoizteko lanekin hasi nahi dute eta gobernuak aurreikusi dutenez, «udazken honetan aterako ditugu lehiaketara». Ondotik, Almandozko tunelaren obrarekin, bi tunelen arteko zatiarekin, eta egungo tunelak egokitzeko lanekin hasiko dira.
Ikusi hemen Belateko eta Almandozko tunel berrien proiektua.