Azterlanaren arabera, beraz, «prebentzio eta zuzenketa neurri nagusiak bat datoz jarduketaren diseinuarekin, eta, hortaz, funtsean prebentziozkoak dira. Neurri horiek aplikatu ondotik, inpaktu ertaineko proiektu jasangarria da balorazio orokorra».
Neurri horiek, batez ere, honako hauei buruzkoak dira: landaredia, fauna, sistema hidrologikoa eta ondare historiko kulturala babesteari begira hartuko direnak; Onura Publikoko Mendia (OPM) babesteko hartuko direnak; obraren ingurumen-integrazioari buruzkoak; zaratek eragindako kalteak arintzeko neurriak; obra hondakinen kudeaketa; eta ingurumen-jarraipena obrak egin bitartean eta akitu ondotik.