Giro ederrean hasi dituzte Salbatore bestak Iruritan eta Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 26a, 11:30

Herriko bestak hasi zituzten atzo Iruritan eta Urdazubin eta igandera arte musika, ikuskizun eta ekimenez betetako egitarauak izanen dituzte bi herrietan.  Argazkiak: Aitana Azkarraga eta Arantxa Etxeberria.

Giro ederrean hasi zituzten atzo herriko bestak iruritarrek eta urdazubiarrek. Goibel eta euritsu hasi zen eguna eta txupinazoa eguraldi lainotuarekin egin zuten Iruritan, baina bi urteren ondotik alaitasuna nabaria zen plazan eta eguraldiak ez zituen erraldoi eta gaiteroak gelditu. Trinkete txapelketa, haurrendako jokoak, zopak eta dantzaldiak izan zituzten bezpera borobiltzeko. Iruritako bestetako hurrengo egunetako egitaraua ikusteko egin klik hemen.

Urdazubin, berriz, arratsaldean egin zuten txupinazoa, ohikoa den bezala, eta eguzkia lagun izan zuten. Trikitilariek eta ezkila hotsek alaitu zuten besten hasiera, eta apiritifaren ondotik herri afaria egin zuten Montxo erretegian, Hauspolariek girotua. Urdazubiko bestetako hurrengo egunetako egitaraua ikusteko egin klik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun