Salbatore bestak ospatuko dituzte Iruritan maiatzaren 25etik 29ra

Herritar guziendako egitaraua prestatu dute herriko gazteek

Bi urteko geldialdiaren ondotik, herriko bestak ospatzeko gogotsu daude iruritarrak, eta «herritar guziei zuzendutako ekitaldiak» antolatu dituzte:

  • Maiatzak 25 asteazkena, bezpera: 12:00etan txupinazoa, herriari buelta Baztango gaiteroekin eta erraldoiekin. 16:00etan haurrendako jokoak. 17:00etan haurren VII. trinkete pilota txapelketaren finala. Ondotik helduen XIII. trinkete txapelketaren finala. 18:00etan haurren merendua. 18:30etik 20:30era dantzaldia plazan Salaberrirekin. 20:00etan ezkila-jotzea. 21:00etan baztanzopak. 01:00etik 04:00etara dantzaldia karpan Salaberrirekin.
  • Maiatzak 26 ortzeguna, Salbatore eguna: 09:30ean dianak. 11:00etan meza nagusia. 12:00etan herriko dantzariak. Ondotik luntx herrikoia. 16:45ean haurren pilota finaleko sari banaketa frontoian. 17:30etan Pilota jaialdia frontoian. 19:00etan Menditarrak plazan. 21:00etan mutildantzak. 00:30etik 04:30era dantzaldia Bizpahiru Pelau taldearekin.
  • Maiatzak 27 ortziralea, haur, gazte eta jubilatuen eguna: 09:00etan dianak baserrietan. 11:00etan haurrendako puzgarriak frontoian. 13:30ean haurren bazkaria karpan. 14:00etan jubilatuen bazkaria Olarin. Gazte bazkaria Jauregiarten. 15:00etan haurrendako puzgarriak. 18:00etan txokolatada. 18:30ean kalejira erraldoiekin. 20:00etan dantzaldia Gabezin taldearekin. 21:00etan mutildantzak eta larrain dantza. 22:00etatik 01:00etara Burrunba elektrotxaranga. Ondoren Tirri&Tery karpan. 00:30etik 03:30era dantzaldia Gabezin taldearekin plazan.
  • Maiatzak 28 larunbata, herriaren eguna: 10:00etan dianak Tuku-tuku txarangarekin. 12:00etan kalejira erraldoiekin. 14:00etan zikiroa txarangak alaiturik. 18:00etan herriari buelta txarangarekin. 20:00etan dantzaldia Biziaraun taldearekin. 21:00etan mutildantzak eta gaitak. 00:00etatik 04:00etara DJ Endara karpan. Dantzaldia Biziraun taldearekin plazan. Ondotik DJ Aimar.
  • Maiatzak 29 igandea, azken eguna: Goizean kalejira erraldoiekin. 18:30ean aizkora desafioa, Joxean Etxeberria Jon Rekondoren aurka. Ondotik Lau Haizetara taldea. Bestak akitzeko Gaixoa gu.
Erlazionatuak

«Herriko adin guzietako jendea elkartzeko aukera ematen digute bestek»

Baztan Irurita

Iruritan herriko gazteen taldeak antolatzen ditu bestak. 10 lagunek osatzen dute taldea, 18-29 urte bitarteko taldekideekin; «herrian gauden ...
«Gazte garaiko besten oroitzapen ikaragarri politak ditut»

Baztan Irurita

«Bere herria maite duen pertsona» da Maite Oteiza iruritarra, «irakurtzea, paseatzea eta jendearekin egotea» gustuko duena....

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun