Bi urteko geldialdiaren ondotik, Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte bihartik igandera. Bortz gaztek osatzen dute aurten gazte batzarra, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte, «denen gustura».
-
Maiatzak 25, asteazkena: 20:00etan txupinazoa eta ezkila-jotzea plazan. Aperitifa. 21:30ean herri afaria Montxo erretegian, Hauspolariek alaiturik. Afariko txartela aitzinetik erosi beharko da, maiatzaren 22a izanen da azken eguna.
-
Maiatzak 26, ortzeguna: 11:00etan meza nagusia. 12:00etan ezkila-jotzea eta aperitifa txistulari eta dantzariekin. 16:30ean haurren jokoak. 21:30ean paella jatea Trikidantz taldeak alaiturik. Ondotik dantzaldia goizaldera arte.
-
Maiatzak 27, ortziralea: 12:00etan Trikuharri magia eta falkoneria ikuskizuna, dohainik. 14:00etan Ugarana emakumeen elkarteko bazkaria. 16:30ean haurrendako Conquis Challenge-a. 18:30ean txokolatada haurrentzat. 19:30ean sagardotegi mugikorra eta aperitifa denentzat plazan. Ondotik kontzertuak: Keinu, Lau Haizetara, Kamuts, Kurkuma eta Ozpinduk.
-
Maiatzak 28, larunbata: 14:30ean zikiro jatea Elutxa txarangak alaiturik. Ondotik kalejira karriketatik barna. 16:30ean haurren jokoak. 21:00etan zingar jatea plazan eta Chuchin Ibañez mariatxiekin dantzaldia. 22:00etan Kontzertuak: Modus Operandi, La Topadora eta DJ herrikoia.
- Maiatzak 29, igandea: 16:30ean aizkora apustua. Ondotik pilota partida: Bengoetxea VI - Arretxe II/ Pascual (Estella) - Azanza. Sarrerak 5 eurotan. Ondotik dantzaldia plazan Hauspolarien eskutik, pintxo eta freskagarriekin. 20:30ean boletoen zozketa.
Otorduetako txartelak salgai daude Indiano Baitan eta Montxon.