09:00etan langileak lantegiko sarreran bildu dira eta «23 bilera egin ondotik», langileriak «planto» egin duela adierazi du Juan Manuel Altzuarte langile batzordeko UGTko ordezkariak. Salatu duenez, «mobilizazioak planteatu arte zuzendaritza ez da serioski negoziatzen hasi» eta «atzora arte, plantillaren soldata eta lanaldia aldatu nahi izana» leporatu dio enpresari. Enpresa batzordeak «soldatak KPIaren arabera igotzea» eskatu du, «Zalain Transformadosek 2020a irabaziekin itxi baitzuen». Horrekin batera, «bankuen esku egoteak ez du aitzakia izan behar pausorik ez emateko eta langileek eskubideak irabazteko», gaineratu du. «Enpresak labeak geldiarazi» dituela eta jarrera aldatzea espero dutela jakinarazi du.
Uztailaren 22ra arte deitua dute greba eta tarte horretan hainbat mobilizazio iragarri dituzte:
- Uztailaren 15ean:
- 05:30ean mobilizazioen hasiera. Informazio piketeak.
- 09:00etan prentsaurrekoa Zalaingo sarreran.
- Uztailaren 16an:
- 07:30etik 09:00etara informazio piketeak.
- Uztailaren 19an:
- 07:30etik 09:00etara informazio piketeak.
- Uztailaren 20an:
- 07:30etik 09:00etara informazio piketeak.
- Uztailaren 21ean:
- 07:30etik 09:00etara informazio piketeak.
- Uztailaren 22an:
- 07:30etik 12:00etara informazio piketeak.
- 09:00etan batzar orokorra.
- 11:00etan elkarretaratzea eta prentsaurrekoa Zalaingo ateen aitzinean.