'Sugarren mende' aurkeztuko dute ortziralean Elizondon eta larunbatean Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 3a, 07:00
Elizondoko saiorako gonbidapenak 18:30etik aitzinera jaso ahal izanen dituzte.

Asisko Urmenetak Sugarren mende lana aurkeztuko du otsailaren 5ean Arizkunenea kultur etxean 19:00etan eta otsailaren 6an Arantzako eskolan 18:00etan. 

Bertaratzen direnek, orain arteko kondairez haraindi, orain 410 urte inguruko sorgin ehizari buruzko lan historikoaren emaitza ezagutzeko aukera izanen dute. Sugarren Mende album ilustratuaren abiapuntua Helena Xuriok egindako ikerketa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun