1513. urtean hasi eta 1610. urteraino iraun zuen sorgin ehizako prozesuak ikertu ditu, baina ikuspegi berritzaile batetik: biktimak aztertu beharrean ('sorgin' deitutakoak), aitzakia horrekin inkisizioak makinatu zituen aldaketa politiko, ekonomiko eta sozialak erakusten ditu.
Garai hartan kolpatuak izan ziren herri guztiek (baita TTIPI-TTAPA banatzen den eremuko udal, junta eta batza gehienek ere) babestu dute Urmenetak egindako ikerketa hau eta liburuaren argitaratzean parte hartu dute.