Pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 170 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 198 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 113 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 142 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 3.336 PCR proba egin zituzten eta horietatik 363k positibo eman zuten, %10,9
Covid-19ak jota, atzo 10 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta 3 pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 220 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, banaketa nahiko homogeneoa da gazteen eta helduen artean (% 26 dira 45-59 urte bitartekoak, eta, aldi berean, 15-29 eta 30-44 urte bitartekoak % 24 dira); 14 urtetik beheitikoen taldea, berriz, % 14ra jautsi da azken orduetan; eta 60 urtetik goitikoak gainerako %12a dira. Kasu berrien batez besteko adina 37,6 urtekoa da.Generoari dagokionez, % 54 emakumeak dira eta % 46 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 17.244 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 567koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!