Azken orduetan, bertze bi agerraldi atzeman dituzte Nafarroako zentro soziosanitarioetan: bata, Elizondoko Benito Menni zentro psikogeriatrikoan, eta bertzea, Peraltako zaharren egoitzan. Elizondoko Benito Menni zentroaren kasuan, 7 dira atzeman dituzten positiboak: 6 psikiatria unitatekoak dira eta 1 ospitale psikogeriatrikokoa. Agerraldiaren ondorioz, kanpoko bisita guztiak eten dituzte. Egoiliarrei PCR probak egin dizkiete eta emaitzen zain daude orain.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!