Urtarrilaren 11n Olaguen gertatutako auto istripuan zendu zen Mikel Manzano Altuna donostiar gaztearen familia Francisco Jabier Eneriz Olaetxea Nafarroako Arartekoarekin batzartuko da gaur 11:00etan, Iruñean. Neurri zehatzak eskatzeko asmoa du familiak, N121A errepidean ibilgailu astunen trafikoa arintzeko egunaren arabera txandakako joan-etorria berriz indarrean jartzea, hain zuzen. Hitzordu horretara joateko udaletako ordezkarien eta herritarren babesa eskatu dute eta 10:45ean Iruñeko Gazteluko enparantzan biltzeko deia egin dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.