Larunbateko istripuan hildako gazteen familiek N121A errepideari «irtenbide bat» emateko eskaera egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 16a, 16:29

Larunbateko istripuaren ondorioz, bi pertsona hil ziren.

Joan den larunbatean, hilaren 12an, Olaguen hildako gazteen familiek «N121A errepideari irtenbide bat emateko» laguntza eskatu dute: «borroka hau bihar hasiko dugu bi gazte hauek azkenak izan daitezen. Eta hau dena aurrera joan dadin, zuen laguntza irmoa behar dugu, bai udal, elkarte eta jende guztiarena».

Bihar, urtarrilaren 17an, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan (10:00 aldera) eta heldu den ortzegunean, urtarrilaren 23an, Radio Euskadin Manzanoren senitartekoak elkarrizketatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun